Bezeroen betekizunak errekurtsoak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izateko
2 Bezeroa konfiguratzeko betekizunak
3.1 Java gaitu da nabigatzailean (Internet Explorer)
Atari honetan nabigatzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:
Sistema eragilea: Microsoft Windows Vista SP2, 7 SP1, 8 edo ondorengoa. Windows Server 2003 R2 SP2 edo ondorengoa. Linux 2.6 edo ondorengoa. Mac OS X (10.6.8 edo ondorengoa).
Nabigatzailea: Microsoft Internet Explorer 9 edo ondorengoa, Mozilla Firefox 4.0 edo ondorengoa, Google Chrome 15 edo ondorengoa, Apple Safari 5 edo ondorengoa.
Sarbidea: ziurtagiri elektronikoarekin edo Cl@ve identifikazio-sistemaren bidez.
Cl@ve: herritarrek onartutako identifikazio sistemaren bat erabiliko dute (Cl@ve PIN, Cl@ve Permanente edo ziurtagiri elektronikoa). Cl@ve zerbitzuaren inguruko informazioa.
Ziurtagiri elektronikoa: Herritarrak baimendutako erakunde batek igorritako ziurtagiri digitala beharko du eta ziurtagiri hori erabiliko du sarbidea autentifikatzeko.
Sinadura elektronikoa: Herritarrak baimendutako erakunde batek igorritako ziurtagiri digitala beharko du eta ziurtagiri hori erabiliko du eskaera elektronikoki sinatzeko.
Herritarrak baimendutako erakunde batek igorritako ziurtagiri digitala beharko du eta ziurtagiri hori erabiliko du eskaera elektronikoki sinatzeko.
Bi metodo erabili ahalko dira, nabigatzailearen ezaugarrien arabera:
Google Chrome, Apple Safari eta Mozilla Firefox: Autofirma (autosinadura) bezeroa instalatua izatea beharrezkoa izango da .Internet Explorer nabigatzailean ere erabil daiteke.
Internet Explorer nabigatzailearentzat soilik: azkeneko Java bertsioa instalatuta badago, Java applet bat kargatuko da sinadura ahalbidetzeko. Instalatutako Java bertsioa zein den egiaztatzeko Java bertsioaren egiaztapen-tresna erabil daiteke eta "Java bertsioa egiaztatu" aukera hautatu. Azkeneko bertsioa ez bada, Java-ren webgunean eskura daiteke.
Egin klik “Tresnak“ aukeran eta gero “Interneteko aukerak” botoian.
Hautatu "Segurtasuna" izeneko bereizlea, eta sakatu “Maila pertsonalizatua” botoian.
Bilatu “Java applet-en automatizazioa”.
Hautatu “Gaitu” irrati-botoia.
Egin klik “Onartu” botoian lehentasunak gordetzeko.